Peio Dufau

·

EH BAIko diputatua

«Arbonan ospatuko dugu gure garaipena nahiz eta Frantziako "laborantza-larrialdi" legea txarra izan»

Arbonan ospatuko dugu gure garaipena nahiz eta Frantziako "laborantza-larrialdi" legea txarra izan
Goizberrira gonbidatu dugu Peio Dufau EH BAI alderdiko diputatua. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/09/01 10:00

Laborantzako lurren zaintzeko eraman den mobilizazioaren garaipena ospatuko dute Arbonako plazan ostiralean. Peio Dufau diputatuak bultzatu proposamena aurki daiteke Frantziak onartu duen laborantza-larrialdi edo « Duplomb » legean. Baina orokorki lege txarra dela azpimarratzen du Peio Dufauk, laborantza intentsiboaren alde eta ingurumenaren kontra egiten baitu legeak haren ustez.


Bestalde, Prefetak herriko etxeei ukatu euskararen aitortzearen gaiaz Frantziak « deskonektaturik » segitzen duela damutzen da EHBAIko diputatua. Eta Prefetak manatu Itsasuko muralaren kentzeari dagokionez, Bake Bideak burutu lana bake prozesuari begira zangopilatzen duela Prefetak salatu du Peio Dufauk.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu