Gabi Daraspe

·

Palestina libre eguna

«Aski erraza da ikustea ez dela izanen Israelen partetik borondaterik zinezko bake batean bizitzeko»

Aski erraza da ikustea ez dela izanen Israelen partetik borondaterik zinezko bake batean bizitzeko
Azaroaren 15ean, Iparraldea Palestinarekin kolektiboak "Ibaitik itsasora, Palestina libre" eguna bigarren aldiz antolatzen du Makean palestinarren erresistentzia sostengatzeko. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2025/11/12 10:18

Azaroaren 15ean, Iparraldea Palestinarekin kolektiboak "Ibaitik itsasora, Palestina libre" eguna bigarren aldiz antolatzen du Makean palestinarren erresistentzia sostengatzeko. Gabi Daraspe, Iparraldea Palestinarekin kolektiboko kideak azaldu du "pasa den urtean bezala, zinez arrazoiak direla eta sobera direla arrazoiak horrelako egun bat antolatzeko".

Egunak bi helburu nagusi ditu Daraspen arabera: "modu politikoan aldarrikatzea sionismoak eta Israelgo estatua den sionismoaren gauzapen praktiko bezala baduela garbiketa etniko, kolonialismo, arrazismo, inperialismo logika bat bere baitan". Ondorioz, azpimarratu du "Israelgo estatua badeno haren kontra borrokatu beharko dela; ez duela legitimitaterik estatu horrek".

Bigarren helburua Israelen jarreratik datorren ondoriotik heldu da bere Daraspek dionea: "Noski horrek ekartzen duen ondorioa da praktikoki palestinar erresistentziak sostengatu behar ditugula hemendik eta ditugun tresna guztiak baliatu behar ditugula horretarako".

Su-etenari buruz, Gabi Daraspek argitu du "Sasi su-eten hori dagoenetik Israelek hiltzen segitu duela lehen egunetik. Zentzu horretan aski erraza da ikustea ez dela izanen Israelen partetik borondaterik zinezko bake batean bizitzeko. Uste dugu ez dela posible Israelekin". Gehitu du palestinarrek hor arte erresistitzen ere segitu dutela estatu eta instituzio zapaltzaileetatik kanpoko eragile eta pertsonengandik sostengua jin baita.

Joan den astean, multinazional batzuen eta Euskal Herriko enpresa batzuen boikotatzera deitu dute, eta elkarretaratzeak antolatu dituzte Baionako San Leon biribilguneko Burger King, Hendaiako Mc Donald’s, Aiherrako Lauak, Donibane Garaziko Carrefour, eta Bildozeko Etche Sécurité enpresen aitzinean. boikotara ere antolatu zituzten Iparraldea Palestinarekin kolektiboko kideek multinazionalen aitzinean. Israelekin elkarlanean ari diren enpresen salatzeko, boikotatzea garrantzitsua dela segituko dute « Ibaitik itsasora, Palestina libre » egunean.

Egitaraua ere oroitarazi du Gabi Daraspek:

10:00etatik goiti:

  • Eragile solidarioen merkatua

  • Aurtengo berritasuna: Haurren xokoa eta jokoak

  • Irakurketa eta arte tailerrak

  • Hitzaldi nagusia: Palestinar erresistentzia eta genozidioari aurre egiteko borrokak (Hizlariak: Salah Hamouri, Sarah Katz eta Mays Qaisi)

Bazkaria: 13 euroan, tokian bertan (erreserbarik gabe)

15:30 – 17:00:

  • Laborari palestinarrak, Israelen jomugan (Hizlariak : Sarah Katz eta Jean-Marie Dansette)

  • Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, Palestinarekiko elkartasunaren kontrako errepresioari aurre egin (Hizlariak : Urgence Palestine eta Frantziako Abokatuen Sindikatuko kideak)

17:30 – 19:00:

  • Sionisten kolonialismoak baditu milaka aurpegi (Hizlariak : Salah Hamouri, Jonathan Ruff-Zahn eta Urgence Palestineko kidea)

  • Boikota: lekuko konplizeak jomugan, Israel kolpatzeko. Euskal Herriko zenbait kanpaina eta garaipen (Hizlariak :  Euskal Herriko BDSko ordezkariak)

Konzertuen aldetik : Ibartuta & Bachar Zain, Gailu, Mikel Urdangarin, Skalpel, On eta Akts

Interesgarri izanen zaizu