Erretiroa hartuko du Arritxu Iribar Euskadi Irratiako kirol kazetariak (Zumaia 1963). 1987az geroztik kirol kazetaritza lanetan ari da Euskadi Irratian. 40 urtez aldaketa anitz bizi izan ditu, teknologia mailan bereziki. Baina emazteen lekua ez dela oraindik zilegia kirol kazetaritzan aitortu du.
Kirol mailan, txirrindularitzak duela gehienik erakartzen aipatu digu. Marino Lejarreta txirrindulari ohiaren biografia ere idatzi zuen Ramon Etxezarreta idazlearekin, 1992an.