Orio, Tolosaldea, Donostiarra, Hibaika, Hondarribia, Astillero eta Zumaia, Kontxarako sailkatu ziren asteazkenean. Donostiako Arraun Lagunak iazko txapeldunarekin batean parte hartuko dute Kontxako Banderan, irailaren 7ko eta 14ko bi egunaldietan. Epaileek 10 segundoko zigorra ezarri zioten Zarautzi, eta kanpoan gertatu ziren zarauztarrak. Ondorioz, Zumaiak du Zarautzen lekua hartu. Igande huntako txandak zozketatu dira. Lehenengo txandan lehiatuko dira: Astillero, Donostiarra, Tolosaldea eta Arraun Lagunak. Eta bigarren txandan ariko dira: Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta Orio. Igande huntako 4 zaluenek ohorezko txandan indarrak neurtuko dituzte irailaren 14an.