Pilotan, Federazioen arteko Grabni txapelketan Iparraldeko selekzioa Bizkaiaren kontra arituko da asteburu honetan Baxenabarren eta Xiberoan. Grabni txapelketan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Iparraldeko, Errioxako eta Nafarroako taldeek parte hartzen dute pilotako modalitate ezberdinetan. Ipar Euskal Herritik 60 bat pilotarik parte hartzen dute Grabni txapelketan aurten eta horietako batzuk larunbat honetan arituko dira.
Donazaharreko eta Ahatsako ezker paretetan; Duzunaritzeko eta Irisarriko trinketetan eta Mauleko ezker paretan, esku huska, paleta goma, paleta gurpildun aulkian eta zesta puntako partidak iraganen dira 19 urtez petikoen, 22 urtez petikoen eta nagusien mailan. Iparraldeko pilota batzordeko presidente den Henri Errandonea izan da goiz honetako gonbidatua, orain arteko partidak nola iragan diren eta asteburu honetan izanen diren hitzorduak aipatu dizkigu.
Iparraldeko selekzioa eta Bizkaiaren arteko partidak larunbat honetan iraganen dira Donazaharren, Duzunaritzen eta Maulen partidak eguerditik goiti eta Ahatsan eta Irisarrin bietatik goiti.