Luxi Detxart

·

Arberoa Lurra eta Etxebizitza

«Azken denboretan gertatzen ari denak izena badu eta errepresioa deitzen da»

Azken denboretan gertatzen ari denak izena badu eta errepresioa deitzen da
Luxi Detxart auziperatuko dute irailaren 30ean beste 6 lagunekin batean Baionan Hazparneko Puyo agentziaren afera kari
Kriztof Arotzarena
2025/09/23 08:51

Heldu den irailaren 30ean Hazparneko Puyo aferaren auzia iraganen da Baionan. 2024ko urtarrilean Hazparneko Puyo etxebizitzen agentziaren okupatzeaz akusatuak dira 7 pertsona. Baita DNA edo hatz genetikoen emaiteari uko egiteaz ere. Oroit Aiherrako Etxexuria etxalde ohiaren salmenta espekulatzailearen salatzeko egin zela ekintza ez bortitz hura. Auzia aintzin ere manifestatzera deitu du Arberoa Lurra eta Etxebizitza elkarteak larunbat huntarako (irailaren 27a). « Indarrak Batu Espekulazioa borrokatu » lemapean, auto karakol operazioa antolatuko dute Donoztirik abiatuz goizeko 10 orenetan. 11 orenetan manifestazio batekin bukatzeko Hazparneko Puyo agentzian. Irailaren 30eko auzia aintzin, elkarretaratzea eginen dute arratsaldeko oren batetik goiti Baionako auzitegi aitzinean. Hitzartzeak ere izanen dira kanpoan auzi denboran.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu