Bertsolaritzak toki berezia ukan du euskal kulturan 2025eko bigarren sei hilabetean, hiru txapelketa abiatu baitziren: Nafarroakoa, Bizkaikoa eta Xilaba, Ipar Euskal Herrian. Nafarroako finala Xabat Illarregik irabazi zuen Navarra Arenan; Aitor Etxeberriazarragak Casillan jokatu zen Bizkaiko finala, eta, urtarrilaren 31an jokatuko da Xilabakoa Donibane Lohizunen.
Horrez gain, lau urtean behin jokatzen den Euskal Herriko txapelketa nagusia aurtengo udazkenean abiatuko da. Ekhiñe Zapiain Berako bertsolariak lehen aldiz parte hartu du Nafarroako txapelketaren finalean. Txapelketek oldarraldi bat ekartzen diotela bertsolaritzari dio, bai kuantitatiboki edo kualitatiboki: "Txapelketako saio guztiek oso erantzun ona izan dute. Kualitatiboki ere denek aipatzen dute txapelketen maila gorantza dola. Nik uste dut azken urteetan kualitatiboki salto handi bat ematen ari dela bertsolaritza, oro har, plazetan, eta uste dut txapelketa dela plazaren isla, beraz txapelketetan ere", gehitu du Ekhiñe Zapiainek.