Euskara goxoki ikasi eta bizi lelopean bere sartzea egiten ari da AEK.
Manera desberdinak eskaintzen ditu euskara ikasteko AEKk: gau eskolak, Mintzalagun taldeak, ikastaldi eta barnetegiak, formakuntza intentsiboak edo/ta profesionalen bidez. Iaz 1.300 ikaslek Ipar Euskal Herriko AEKn emana zuten izena. Baina deia zabaltzen du irakasleen beharra baitu eta Xiberoan ere bi permanente xerkatzen ari baitira. Harremanetan sartzeko : iparraldea@aek.eus
Bilkura publikoak antolatuak dira azaroaren 21eko manifestazioa aitzin
Euskal Herri osoari dagokionez, Euskalgintzaren Kontseiluak alarma jo du erranez beste 300.000 euskaldun oso behar direla hemendik hamar urtera. Ipar Euskal Herrian, hizkuntzaren salbatzeko, beste 40.000 euskaldun oso behar litezkeela 2050erako jakinarazi du ere Euskal Konfederazioak. Preseski Kontseiluak, Euskal Konfederazioak eta euskalgintzako eragile guziek Baionan iraganen den manifestazioan parte hartzera deitzen dute azaroaren 21ean.
Manifestazio aitzin, hainbat bilkura publiko izanen dira:
Angelun, irailaren 10ean, 19:00, Tivoli kultur egoitzan
Maulen, irailaren 15ean, 18:30, zerbitzu-ainitzetako gelan
Donibane Garazin, irailaren 15ean, 19:30, Garaziko ikastolan
Hendaian, irailaren 16an, 18:30, Txiki Handi gunean (AEK)
Senperen, irailaren 18an, 18:30, Sanoki gelan
Urruñan, irailaren 22an, 18:30, Berttoli, Migelenia etxean
Baionan, irailaren 23an, 18:30, Biltxokon
Donapaleun, irailaren 23an, 19:00, Herriko Etxean
Uztaritze, irailaren 24an, 18:30, Mailiarena egoitzan
Hazparnen, irailaren 24an, 19:30, Ezkia ikastolan