BADA Euskal Hedabideen taldean sartu da. Ipar Euskal Herriko euskarazko hedabideen sareak, Euskal Hedabideak elkarteak, 2026tik 2030era bitarteko norabide estrategiko berriak onartu ditu. Elkarlan editoriala eta baliabideen partekatzea indartuko ditu, ekoizpen bateratuak garatzeko eta publiko berrietara, bereziki gazteengana, heltzeko.
Horregatik, Bada gazte komunikabidea, sare sozialetan oinarritua Hedabideen sarean sartzea onartu dute, haren formatu berritzaileei eta gazteengana heltzeko gaitasunari esker. Testuingurua ez da erraza: euskararen erabilera apaltzen ari da, diru baliabideak murrizten eta informazioa kontsumitzeko ohiturak aldatzen.