Zigor Olabarria Oleaga

·

ARGIAko kazetaria

«Bagenekien euskararen aurkako erasoak antolatuak zirela, eta ikerketa honek hori frogatzen du»

Bagenekien euskararen aurkako erasoak antolatuak zirela, eta ikerketa honek hori frogatzen du
Zigor Olabarria Oleaga, ikerketa egin duten ARGIAko bost kazetarietako bat da. DOS POR DOS
Esteban Bastié Aguerre
2026/03/17 07:00

ARGIA aldizkariak argitaratutako ikerketa batek ondorioztatu du euskara eskakizunen aurkako hainbat helegiteren atzean kanpaina antolatu bat egon daitekeela. Ikerketaren arabera, administrazio publikoetako lan-deialdietan ezarritako hizkuntza eskakizunen aurkako salaketak bultzatzeko sare bat antolatu da azken urteotan.

Kazetaritza lanaren arabera, Euskara Denontzat elkarteak abokatuen gastuak ordaindu izan ditu hainbat helegitetan, eta CCOO sindikatuko zenbait kide ere sare horretan agertzen direla ondorioztatu dute ikertzaileek.

Ikerketaren abiapuntua Errenteriako Udalaren lan-deialdi baten aurkako helegitea izan zen. ARGIAk eskuratutako WhatsApp mezuen arabera, salaketa aurkeztu zuen pertsonak ez zuen benetako interesik lanpostua lortzeko; helburua, ordea, deialdia geldiaraztea zen. Ikerketa burutzeko, ARGIAko bost kazetarik hiru urte eman dituzte informazioa biltzen eta kasuak aztertzen. Zigor Oleaga kazetariak azaldu duenez, egindako lanak erakusten du euskararen normalizazioaren aurkako estrategia juridiko koordinatu bat egon litekeela.

Bestalde, CCOO sindikatuak ukatu egin du kanpaina antolatu baten parte izatea, eta hizkuntza politiken inguruan «konspirazio teoriak» zabaltzen ari direla salatu du. ARGIAren ikerketaren arabera, ordea, bildutako datuek erakusten dute euskararen normalizazioaren aurkako ekimen juridikoak koordinazio baten emaitza izan daitezkeela.

Interesgarri izanen zaizu