CGT, FSU, UNSA, Solidaires eta LAB sindikatuek funtzio publikoko eta medikuntza sozialeko langileak grebara deitu dituzte ostegun huntarako. Sektore pribatukoak ere lotuko zaizkie. Urriaren 9ko eguna uztail hastapenean iragarri zuten hiru hilabetez langileen ganat joaiteko eta konbentzitzeko denek bat egin behar dutela Frantziako gobernuaren murrizketen kontra borrokatzeko.