Oihana Zamponi-Galé

·

Euskal Konfederazioa

«Baiona osoki euskaratu nahi dugu azaroaren 21ean»

Baiona osoki euskaratu nahi dugu azaroaren 21ean
Euskal Konfederazioko kide den Mintzalasai ordezkatzen du Oihana Zamponi-Galék. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/09/14 11:57

Euskal Konfederazioak hamar tokiko bilkura publiko antolatu ditu Ipar Euskal Herrian, azaroaren 21ean Baionan egingo den manifestazioa prestatzeko. Euskararen koofizialtasuna, hizkuntza eskubideen bermea eta hizkuntza politika ausartagoak aldarrikatuko dituzte.


Bilkura publikoak antolatuak dira azaroaren 21eko manifestazioa aitzin

Euskal Herri osoari dagokionez, Euskalgintzaren Kontseiluak alarma jo du erranez beste 300.000 euskaldun oso behar direla hemendik hamar urtera. Ipar Euskal Herrian, hizkuntzaren salbatzeko, beste 40.000 euskaldun oso behar litezkeela 2050erako jakinarazi du ere Euskal Konfederazioak. Preseski Kontseiluak, Euskal Konfederazioak eta euskalgintzako eragile guziek Baionan iraganen den manifestazioan parte hartzera deitzen dute azaroaren 21ean.


Manifestazio aitzin, hainbat bilkura publiko izanen dira:

  • Maulen, irailaren 15ean, 18:30, zerbitzu-ainitzetako gelan

  • Donibane Garazin, irailaren 15ean, 19:30, Garaziko ikastolan

  • Hendaian, irailaren 16an, 18:30, Txiki Handi gunean (AEK)

  • Senperen, irailaren 18an, 18:30, Sanoki gelan

  • Urruñan, irailaren 22an, 18:30, Berttoli, Migelenia etxean

  • Baionan, irailaren 23an, 18:30, Biltxokon

  • Donapaleun, irailaren 23an, 19:00, Herriko Etxean

  • Uztaritze, irailaren 24an, 18:30, Mailiarena egoitzan

  • Hazparnen, irailaren 24an, 19:30, Ezkia ikastolan

Interesgarri izanen zaizu