Idortearengatik, Ossau-Irati sor-markak derogazioa galdeginen dako INAO Frantziako sor-marken kudeatzaileari. Inkesta bat abiatua dute Ossau-Iratiko eramaileek eta iduri luke uda konplikatua izan dela sor-markako laborariendako: lehen emaitzen arabera, %30 belar guttiago ekoiztu dute adibidez.
Helburua dute INAOri galdegitea sor-markaren kanpotik heldu den bazkaren onartzea, edota igaitea kabalak barnean pasatzen ahal duten egun kopurua.
Horrez gain, Ossau-Iratiko lehendakariak erran dauku araudiaren aldaketari buruzko lanak pausan zirela, buruila honetatik goiti barne gogoeta fase bat abiatuko baitu sor-markak. Ideia da eragile eta tendentzia desberdinen artean adostea ondoko urteetan nolako sor-marka nahi duten. Gure Goiz Berri saioko gomita izan da Sébastien Astabie Ossau-Irati sor-markaren lehendakaria.