Ximun fuchs

·

Axut kolektiboa

«'Harituz' fini da baina kriston ehorzketa izango da, alimaleko festa bat izango da»

'Harituz' fini da baina kriston ehorzketa izango da, alimaleko festa bat izango da
Ximun Fuchs Axut Kolektiboko kidea, Gure Irratiko estudioetan. EUSKAL IRRATIAK
Maia Muruaga
2025/10/01 08:03

Harituz III Fini, Xahu, Akabo. Euskal antzerkia sustatzea helburu duen Harituz proiektuaren azken hitzorduak proposatuko ditu Axut kolektiboak urriaren 10etik 19ra. Euskal Hirigune Elkargoak bultzaturiko proiektua uste baino lehenago burutuko da Ximun Fuchsek kontatu digunez  "memento batean erabaki baitute ez errespetatzea adostutako hori, ez diruztatzea behar zen heinean".

Mintegiekin eta ikuskizunekin gogoetarako, elkar trukatzeko eta antzezlan ezberdinen ikusteko parada eskainiko dute 'Harituz'en hirugarren hitzordu honetan.

Egitarauan :

.   Urriak 10  Senpereko Larreko gelan 20:30etan : NON SOLUM - Sergi Lopez (Katalunia)

.   Urriak 11 Ortzaizeko Goikoetxea poterian 21etan : MARMARRA- Atx Teatroa

.   Urriak 12  Senpereko Larreko gelan 17 :00etan : MIÑAN- Artedrama

.   Urriak 17 Luhusuko Harri Xuri gelan 20 :30etan : NOR NAIZEN BANEKI- Axut /Artedrama

.  Urriak 18 Luhusoko Harri Xuri gelan 20 :30etan : HELEN KELLER- Chevere (Galizia)

.   Urriak 19 Luhusoko Harri Xuri gelan 17 :00etan : PRUNU- Compagnie du partage de minuit (Korsika)

Sarrerak: https://www.helloasso.com/associations/axut

 

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu