Duela hamar bat urte hasi zen euskara ikasten Hide Dohino. Geroztik, usu heldu da EUskal Herrirat. Japonian unibertsitateko irakaslea da, baina ikerlea ere bada: bertsolaritza, historia, hizkuntzalaritza, soka-dantza...
Hiru asteko egonaldian zer egin duen galdetu diogu, eta salatu digu Euskal Herria alderik alde zeharkatu duela, baina aldi honetan, nahi izan du Ekialdean barnatu. Nafarroa Beherea eta Zuberoako egonaldian herri frankotan ibili da: Bunuzen, Izuran, Hoztan, Ibarlan, Donaixtin, Bildozen eta Larrainen.
Gehien harritu duena da euskaldunak zenbat mugitzen diren eta zenbat ekitalditan parte hartzen duten. Auzolanak ere liluratzen du.
Hiztegia oraino gehiago osatzeko baliatu da: joaitean, emaiten, haboro, prefosta, aiduru, konprenitu, amañi-aitañi... Ororen buru uste baino errazagoa egin zaio Nafarroa Beherea eta Zuberoako lagunak ulertzea.
Irratitik ziztuan abiatu da treina ez hutsegiteko: soka dantzen ikusterat joateko Elgoibarrerat. Biziki interesatzen zaio garai batean desagertu zen dantza hori, komunitatearen adierazle den hori, elkarren arteko harremanak direla direnak, elkarrekin bizi eta lanean aritu behar baita jendea, eta hori ikusten dio dantzari Dohinok: harreman moten gainetik direla komunitatearen indarra eta lotura.