Grégoire Lascubé

·

Angeluko obren auzapezordea

«Ber gisako lanak eginen ditugu herriko eskola publikoetan kargualdi hau bukatu aitzin»

Ber gisako lanak eginen ditugu herriko eskola publikoetan kargualdi hau bukatu aitzin
Grégoire Lascubé obren axuanta Claude Olive auzapezaren ondoan agertu da Jean Jaurès ama eskola berrituaren aurkezpen egunean. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/09/01 16:17

Angeluko eskola publikoak egokitzen ari dira aldaketa klimatikoari buru egiteko


1.000.000 euroko obrak eraman ditu Herriko Etxeak Jean Jaurès ama eskola isolatzeko, klimatizatzeko, kanpoaldea begetalizatzeko eta panel fotovoltaikoak ama eskola eta lehen mailako egoitzaren teilatuen gainean instalatzeko.


Claude Olive Angeluko auzapeza


Angeluko kontseiluak plangintzatu du gisa bereko lanak burutzea hiriko zortzi eskola publikoetan kargualdi hau bururatu gabe.


290.000 apairu banatu ditu Angeluko Herriko Etxeak azken urtean


Eskola, haurzaindegi eta aisialdi zentro publikoetan zerbitzatzen ditu. 1,10 milioi euroko kostu orokorra du, banaketa eta ekoiztea kontuan hartuz. Janariaren %50 labelekiko ekoizpenek osatzen dute. Bio kopurua %20tik 32ra goratu da 2020tik honara

Interesgarri izanen zaizu