Peio Dufau

·

Diputatua

«Beste diputatuek ez dituzte ondo neurtzen gure erronkak; nork hobeto azaldu lizeoko ikasleek baino?»

Beste diputatuek ez dituzte ondo neurtzen gure erronkak; nork hobeto azaldu lizeoko ikasleek baino?
Peio Dufau eta Paul Molac, taldeko presidentekideek, Seaska eta Diwan sareetako lizeoko ikasleak gomitatu dituzte beren esperientziaren partekatzera. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/04/01 07:00

Asanblea Nazionaleko “Eskualdeetako hizkuntza eta kulturak” ikerketa taldeak entzunaldia antolatu du arratsalde hontan, 16:00etatik goiti, baxuko probak tokiko hizkuntzetan pasatzeko aukeraren inguruan. Peio Dufau euskal deputatuak eta Paul Molac deputatu bretoinak, taldeko presidentekideek, Seaska eta Diwan sareetako lizeoko ikasleak gomitatu dituzte beren esperientziaren partekatzera. Ikasleek azalduko dute zer erran nahi duen murgiltze ereduan ikasteak, eta azterketak ere beren irakaskuntza hizkuntzan pasatzeko eskubidea aldarrikatuko dute.

Bestalde, ekimen hau Max Brisson eta Karine Daniel senatariek aurkeztu Molac legearen ebaluazio txostenak ere sustatzen du.

Interesgarri izanen zaizu