Hamalau urtez hetsita egon ondotik, Baionako Bonnat-Helleu museoa berriz idekiko dute bihar goizean, zaharberritze eta berreraikitze lan luze baten ondotik. Berreraikitzeko lan luzeek 30 milioi euroko kostua izan dute: 22 milioi eraikina berritzeko, eta gainerakoa indusketa arkeologiko eta zaharberritze lanetarako. Joseba Erremundegi Baionako hautetsia Goiz Berriko gomita zen gaur.