Ikasturte berria ate joka da, eta Bernat Etxepare lizeoan ere prestaketak azken txanpan dira. Aurten, berrikuntza garrantzitsu batekin hasiko da sartzea: Garikoitz Mujika izango da zuzendari berria. Xalbador kolegioko zuzendari ohia izanik, esperientzia handia ekarriko du lizeora. Bernat Etxepare lizeoak aurten 530 ikasle izanen ditu sartzean.
Sartze garaiak berekin dakar hainbat erronka: ikasle kopuruaren etengabeko hazkundea, eguneroko kudeaketa, eta, horrez gain, lizeo berri baten eraikuntza. Hainbat gai dira, beraz, datozen hilabeteetan jorratu beharrekoak. Erronka horien erdian, hala ere, denbora hartu du Garikoitz Mujikak gurekin solasteko eta bere ikuspegia azaltzeko.