Haurrekin batera, helduek ere haien sartzea badute hilabete honetan, AEKko gaueskoletan. Aurten “Goxoki ikasi eta bizi” aukeratu dute lema Euskal Herriko ikasleek eta irakasleek baldintza onetan lan egin dezaten.
Izen emaitearen garaia hasi da eta Bixente Claverie AEKko zuzendaritzako kidearen arabera, egiturak ez du zailtasunik ukanen bere gelak betetzeko aurten ere ez. Geroz eta ikasle gehiagok interesa erakusten baitute, AEKk baliabide gehiago galdegiten du, kurtsoen prezioa ez izaiteko oztopo bat helduen euskalduntzearendako.