2025ko nazioarteko aktualitateak eman duenaren bilana egin du Mikel Reparaz, EITBko albistegietako nazioarteko arduradunak 'Goiz Berri' emankizunean. Donald Trump Estatu Batuetako presidentearen bigarren agintaldiak arras aldatu du geopolitikaren araudia, Mikel Reparazen ustez. "Taula geopolitikoari itzulia eman dion urtea izan da 2025a. Donald Trumpen itzulerak hankaz gora jarri du munduko diplomazia, aliantzak eta, orokorrean, geopolitika. Bere politika erasokorren bitartez, posizio hartzera behartu ditu hainbat herrialde".
Donald Trumpen itzulerak hankaz gora jarri du munduko diplomazia, aliantzak eta, orokorrean, geopolitika. Bere politika erasokorren bitartez, posizio hartzera behartu ditu hainbat herrialde
Sudan eta Gazako sarraskiak ere aipagai ukan ditu Mikel Reparazek, 2025eko nazioarteko albiste garrantzitsuenen artean. Bestalde, Venezuela aitzinean, Karibe itsasoan, Estatu Batuetako gobernuak hedatu duen armadak sortzen duen ezegonkortasuna ere azpimarratzekoa dela dio EITBko kazetariak. "Panamako ubidearen kontrola Estatu Batuek berriro hartzea lortu du Donald Trumpek, bertako gobernuarekin egin hitzarmenaren bitartez, eta Txinari aurre egin".