Juan Paredes, Txiki eta Anjel Otaegi ETAkideak duela 50 urte, 1975eko buruilaren 27ko goiz hartan fusilatu zituen Espainiak.
Orduan, erregimen frankista zen indarrean, nahiz eta, Franco, fusilamendua gertatu eta hilabe baten buruan hil; 1975eko azaroaren 20ean.
Epaiketa politiko zalua egin zieten, Txiki eta Otaegiri bezala, FRAP Fronte Iraultzaile Antifaxista eta Abertzale espainoleko hiru kideri ere: Santxez Bravo, Garcia sanz eta baena alonso.
Orotara, beraz, egun hartan 5 lagun fusilatu zituzten.
Gertakari hura eta bere testuinguru historiko politikoa oroitarazteko, erakusketa muntatu dute Iratzar eta Olaso dorrea fundazioek.
Otaegi azpeitiarra zenez, erakusketa Azpeitian estreinatu dute, alta, Zarautzerat eraman nahi izan dutelarik, herriko etxeak "debekatu" die herriko gela baliatzea.
Izan ere, Juan Paredes, Txiki, Badajozko (Espainia) herri txiki batean sortutako ETAkidea zen eta Zarautzerat abiatu zen lan bila. Alta, 1975eko uztaila bukaeran arrastatu zuten Bartzelonako Boada karrikan eta heriotzerat kondenatu.