Tttitto Betbeder izendatu dute Euskararen Erakundeko Publikoko zuzendari buruil honetan. Hiru helburu argi ukanen dituela, erran digu Goiz Berri emankizunean eskaini digun elkarrizketan: euskalgintzarekin zubi lanak egin eta aholku batzordea berrabiatu; EEPko diruztatzaileekin dagoen blokeo egoera gainditu; eta azkenik, 2023an EEPk egin zuen prospektiba ikerketa, ipar-orratz gisara baliatu hizkuntz politika garatzeko, lehentasunak finkatuaz.