Sartze ezin hobea izan da Baionako euskal ikasketetan.
Lizentzian, bortxaz kopuru xumeak dira Ipar Euskal Herriko garapen demografikoa hala baita, baina, hala ere, aurten lehen urtean 20 ikasle dira, usaian 15 inguru direlarik. Osasun ezin hobea direla euskal ikasketak erran digu Ur Apalategi euskal lizentziako arduradun pedagogikoak: "Egiazki sartze ilusionagarria da, kontent gara, energia ona dugu eta ikasleak gogotsu daude". Perspektiba onak direla euskal ikasketetan azpimarratu du eta Amerikako Estatu Batuetako Princetoneko unibertsitatearekin duten partaidetza horren adierazgarri da.
Ikasle askok irakaskuntzan aritzeko hautatzen badituzte Euskal ikasketak, beste batzuek; gero eta gehiagok, beste arlo batzuetan aritzeko egiten dituzte, izan euskalgintzan, kazetaritzan, euskara teknikari gisa edota ikerketen egiteko.
Euskal ikasketen lizentzian laster irakaskuntzan aritzeko espezialitate bat sortuko dute, konkurtsoa lizentziatik goiti pasatzen ahalko baita Frantziako gobernuaren erreforma baten ondorioz.