Hauteskunde kanpaina ofizialetan bezala, 'Elgarrekin Urruña' banderola handiarekin, hautagai guziak aitzinean eta Filipe Aramendi mikroaren gibelean egin dute zerrendaren aurkezpena, sustengu taldea ere gelan zela..jpeg)
2020an abiatu zuten lana ez dela oraindik bukatua eta inguruan duen dinamika baikor eta sortzailea kontuan izanik, berriz aurkezteko eskaria onartu du Aramendik.
Programa berantago argitaratuko du baina adierazi digu herriko sukaldearen proiektua eta horri loturik baratze eremua indartzea dela lehentasunetatik bat, herritarren tokiko elikadura bultzatzeko. Etxebizitzaren arazoa ere hurbiletik segitzen du, Iturluxia proiektuarekin. Bertan 89 bizitegi eginen dira, horietan parte bat sozialak. Proiektua abiatua da, baina agintaldi berrian segitu beharko dute. Garrantzitsua iduritzen zaion beste arlo bat, soziala da, adinekoen eta gazteen ongi izateari begira.
Lista berriari doakionez, 12 zerrendakide berriak direla eta lista gazteagoa dela zehaztu digu. Hauek dira izenak:
Filipe ARAMENDI
Maite SEIN
Txomin ELIZONDO
Mirentxu ARAMENDI
Romain BEAUCLAIR
Saskia BOUVIER
Gilles MORANDEAU
Marie-Christine DAGUERRE ELIZONDO
David GUTIERREZ
Gaëlle GIRAUD
Jérôme TEILLARY
Annie POVEDA
Mattin Rafu RUIZ DE ALDA LAAKSONEN
Danielle BIDEONDO BARON
Eric MARS
Isabelle ALCAYAGA
Imanol AMESTOY
Hélène BROQUET
Jean SAINT AVIT
Karine BOISSONNET
Fabien DAURIAC
Véronique TASTET
Fernand PERRET
Elise DEVIN
Lionel THEARD
Nerea PEPONNET
Mikel CLERC
Lucie THEARD
Nicolas REGERAT
Sandrine ARAGUAS CAZEMAYOR
Pruden SUDUPE
Aña Mari BISCAY
Alain AGUINAGA
Maritxu ZUBIETA
Benoît DUHALDE
Filipe Aramendiren listaz gain, momentuz beste bi zerrenda aurkeztuko dira martxoko hauteskundeetan Urruñan:
Sébastien Etxebarne-ren 'Ongi bizi Urruñan – Vivons Urrugne autrement' zentrista bezala ikusia dena ;
Martine Mignot-Carmé-rena, etiketarik gabe aurkezten dena ; Urruñako CCAS zerbitzu sozialetako zuzendari ohia da, Francis Gavilanen sustengua du, eta hau, Odile De Corral auzapez ohiaren axuanta izan zen eta 2020an eskuin anitzarekin aurkeztu zen.