Iban Jaubert

·

Azkaingo ikastolako burasoa

«Egun eder hori sortu nahi izan dugu ohiturak berpizteko eta arima berri bat emateko euskal kulturari»

Egun eder hori sortu nahi izan dugu ohiturak berpizteko eta arima berri bat emateko euskal kulturari
Iban Jaubert Azkaingo ikastolako lehendakaria Gure irratian. EUSKAL IRRATIAK
Maia Muruaga
2026/08/12 11:55

Azkaingo besten karietara abuztuaren 13an Euskal Kulturaren eguna antolatu dute Azkaingo ikastolak, Gaztetxeak eta Ikasleak dantza taldeak. Azkaingo besta komiteak osteguneko eguna ez egitea erabaki ondoren antolatu dute eguna eta Iban Jaubert Azkaingo ikastolako lehendakariaren erranetan : "jakinez ikastolan gure beharrak ditugula ezinezkoa zitzaigun egun horren ukatzea, beraz beste elkarteengana hurbildu gara ( Gaztetxea eta ikasleak dantza taldea) ekimen berri bat sortzeko eta Besta Komitearekin adostu gara guk egun horren antolatzeko.”

Euskal kulturaren eguna  goizeko 11:00etan abiatuko da bertsolariek epaituko duten omeleta txapelketa batekin ; 13:00ean poteoa izanen da bertsolariekin (Ortzi Murua, Nerea Elustondo eta Aitor Servier); 17:00etan desfile alaituan joan jina eginen dute plazatik zahar etxera ; 18:00tan Fandango txapelketa eta 18:30tan Ikasleak dantza taldearen ikusgarria izanen da. Eguna kontzertuekin bururatuko dute D’capricho, Frigo eta Hago Isilik taldeekin eta DJ Bullekin. Urteroko hitzordua bilakatu nahi duten egunaz mintzatu gara Iban Jaubert Azkaingo ikastolako lehendakariarekin.

Interesgarri izanen zaizu