Asisko Urmeneta

·

Sorgina banaiz lanaren egilea

«EHn sorginaz dugun irudia aipatzeaz gain sorginaren gibelean zer izan den kontatu nahi izan dugu»

EHn sorginaz dugun irudia aipatzeaz gain sorginaren gibelean zer izan den kontatu nahi izan dugu
Asisko Urmeneta "Sorgina banaiz" dokumentalaren grabaketan - nKO
Erredakzioa
2025/10/16 14:08

Asisko Urmenetaren " Sorgina banaiz " dokumental berriak sorgin ehizaren garaia aztertzeaz gain sorginaren inguruan eraiki den iruditeriaz hitz egiten du. Euskal Herriko eta nazioarteko adituen eta hainbat herritarren lekukotasunen bidez dokumentalak kontatua izan zaigun historia deseraikitzeko bidaia bat proposatzen du. Asisko Urmenetaren hitzetan ez da tesi akademiko bat, eztabaidarako leiho bat baizik.

"Sorgina banaiz" dokumentalaren aurre estreinaldia ostiral honetan Urruñako Itsas Mendi zinema gelan izanen da arratseko 20etan. Ondoko hitzorduak iparraldean:

- Hazparnen azaroaren 22an.

- Maulen azaroaren 23an.

- Senperen azaroaren 25ean.

- Larzabalen azaroaren 28an.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu