Donostiako Arraun Lagunak taldeko neskak bide onean dira Euskotren liga irabazteko. Ligako azken bi estropadak gelditzen zaizkie jokatzeko heldu den larunbatean Ondarroan eta igandean Getarian. Matematikoki ez dira oraindik txapeldun bainan ustekabe haundia gertatu behar litzateke titulua eskuetatik eskapatzeko. Egia da jaz estropada guziak irabazi zituztela. Aurten hamalautik hamar eraman dituzte. Bainan uda huntan, estropadak galdu dituztenean, berehala burua altxatzen jakin dute ondokoa irabazteko.