Bihar da egun historikoa eklipse osoaren ikusteko Euskal Herrian. Mende honetako bakarra, beraz hain hurbil izanki huts egin ezina. Mikel Falxa astrofisikariak erran digun bezala, hain hurbil izanki balio du kilometro batzuen egiteak ikuskizun natural honetaz gozatzeko.
Bilbo, Gazteiz edota Tutera aldean ikusten ahalko da eklipse osoa Euskal Herrian. Iberiar penintsulan, Leon, Burgos edo Teruel hiriak dira ardatzean, ondorioz, minutu eta erdiko eklipseaz gozatzeko parada izanen dute.
Euskal Herrian, Gasteizen minutu bat iraunen du eklipseak bere gorenean, eta Bilbon 30 segundo. Beste gunetan ilunduko du, baina eguzkiaren izpi azkarrek ez dute ber sentsazioa ekarriko.
Horregatik, ezinbestekoa da eklipsearen ikusteko homologatuak diren begitakoak baliatzeak, itsutzeko arriskua baita ohar gabean.