Sébastien Astabie

·

Ossau-Iratiko lehendakaria

«Elgarrekin mintzatzeko, behar dugu ber gauzetaz mintzatu»

Elgarrekin mintzatzeko, behar dugu ber gauzetaz mintzatu
Aozteia etxaldean Bunuzen plantatua da Sébastien Astabie. IRULEGIKO IRRATIA
Antton Castoreo
2026/02/04 08:00

Sor-markari gogoeta sakona eraman nahi du Ossau-Iratik! Duela guti Sébastien Astabie etxe ekoizlea da lehendakaria, eta administrazio kontseilua desmartxa berri baten abiatzea erabaki dute: estudio kabinete baten bidez sor-markaren modeloari buruzko gogoeta baten abiatzea, eta bide beretik bitartekaritza lan baten eramatea.


Azken urteetan araudiaren aldaketaren gaia da eztabaiden zentroan, eta INAOren errefusaren ondotik, Ossau-Irati osatzen duten hiru familiek, etxe ekoizleek, transformatzaileek eta ekoizleek, adostu lan horren eramatea. Bi irizpide adostu dituzte: INAOren iritzia segitu, eta balio erantsia azkartu.

Interesgarri izanen zaizu