Elena Casiriain

·

Antropologoa

«Elikaduraren arloan lurralde biziki aberatsa dugu Euskal Herria eta baliatu behar dugu»

Elikaduraren arloan lurralde biziki aberatsa dugu Euskal Herria eta baliatu behar dugu
Elena Casirain antropologoak elikadura eta mugari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2025/10/15 18:38

Muga, jan edo elikatu? Elikadura mugaldean, bertakoa urrunekoa denean, izeneko mintzaldiak antolatu dira ostegun eta ostiral honetan, Baionan eta Donostian, mugaz gaindiko jardunaldien karira. Elena Casiriain eta Margot Riem antropologoek dute eraman zuzendaritza lana, eta lekuko eta nazioarteko dinamiken arteko tentsioa lantzea izanen da funtsa. Mugek, bai fisiko, politiko edo kulturalek, zer nolako eragina duten elikadura sistemarengan.

Elena Casiriainen arabera, ongi definitu behar da zer den lekuko mozkin bat, eta zer ez den. Zer aukera ematen dituen mugak, elikaduraren arloan, eta zer oztopo administratibo badiren. Zertan izan ote daiteke mugaz gaindiko lurralde bat elikadura jasangarri baten eredu?

Jardunaldiak Baionako Errobiko unibertsitatean abiatuko dira goizeko 9etan, eta ostiralean, Donostiako Santamaria zentroan. Eztabaidak eta mahi inguruak online ere jarraitzen ahalko dira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu