Ostiral honetan Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluaren osaketa eginen da. Azken egun horietan, elkargoa osatzen duten 10 lur eremuetan hautaketak egin dira jakiteko nor izanen diren Euskal Hirigune Elkargoko ordezkariak.
Txomin Poveda soziologo eta Batera plataformako kidearen arabera elkargoaren funtzionamenduan hiru talde badira. Lehenik elkargoko kontseilua; hori ezagunena da, batzorde handia da 252 ordezkarirekin. Erabaki inportanteenak hartzen dituzte hala nola aurrekontuen inguruan edo estatutuen inguruan. Bigarrenik kontseilu iraunkorra bada 72 hautetsirekin, administrazio kontseilu bat bezala da eztabaidak badira eta orientazioak hautatzen dituzte.
Kontseilu exekutiboa ere bada. Txomin Povedaren arabera ostiralean osatuko den "instantzia bat, seguraski garrantzitsuena". Elkargoaren gobernu gisako bat da: 35 ordezkari dira: presidenteak, presidente ordeek eta lur-eremuetako ordezkariek osatzen dute. Azkenik, jakinen da nor izanen diren enpresa eta elkarte publikoen elkargoko ordezkariak.
Ostiral honetan, beraz, osatuko dira elkargoko kontseilua, kontseilu orokorra eta kontseilu exekutiboa. Bestalde, jakinen da nor izanen diren enpresa eta elkarte publikoen elkargoko ordezkariak.