Emile Diratchette

·

Hazparneko hautetsia

«Elkarteak beharrezkoak zaizkigu lotura sozialaren atxikitzeko»

Elkarteak beharrezkoak zaizkigu lotura sozialaren atxikitzeko
Emile Diratchette axuantak kirol elkarteen ardura du Hazparnen EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2025/08/27 08:30

Kirol eta kultur elkarteen diru laguntzak apaldu dira 2025ean Frantzia mailan. Zoritxarrez, krisia denean arlo horiek dira usu hunkiak, ez baitira derrigorrezko konpetentziak kolektibitateentzat. Tendentzia ez dela aldatuko erran daiteke François Bayrou lehen ministroak 2026ko aurrekontuetarako diru murrizketa haundiak aipatu baititu. Aurten kolektibitateen %43k kirolerako laguntzak apaldu dituzte. Kulturari dagokionez, 13 eskualdeetarik 9tan agertzen dira %10 eta %50 arteko diru laguntzen apaltzeak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu