Bere historiako lehen entrenatzaile lapurtarra du Lapurdiko Arraun Taldeak aurten
KAE 1 mailan lehiatzen ari da azken urteetan LAT Lapurdiko Arraun Taldea. Hau da gizonen bigarren maila. Mailari eutsi badio ere orain arte, gorabeherak bizi izan ditu elkarteak azken urteetan. Entrenatzailez entrenatzaile ibili da. Eta 31 urtetan, Hondarribiarekin goi mailan ari izan den Battitt Ondikola saratarrak onartu du entrenatzaile-arraunlari postu bikoitza.
Jakin gizonetan, lapurtar guztiak ari direla Lapurdiko Arraun Taldean bigarren mailan.
Emazteetan, bi lapurtar emazte goi mailan ari dira aurten. Hauek dira Maider Bereau eta Ainhoa Etxenike senpertarrak. Lehena Donostiako Arraun Lagunak elkartearekin dabil azken urteetan eta bigarrenak, Orio utzirik, Tolosaldeko koloreak jantzi berri ditu.