Mattin Durruty eta Unai Phagaburu

·

Human'Isa elkarte humanitarioa

«Rwandan eskola eraikitzeko proiektuak 230.000 euroko kostua izango du»

Rwandan eskola eraikitzeko proiektuak 230.000 euroko kostua izango du
Ezkerretik eskuinera, Mattin Durruty eta Unai Phagaburu, ISA-BTP eskolaren aitzinean. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/10/20 07:00

Baionako ISA-BTP ingenieritza eta eraikuntza eskolako azken urteko ikasleek proiektu humanitario berezia gauzatuko dute heldu den martxoan: eskola bat eraikiko dute Rwandan, Human’Isa elkartearen bidez.

Tradizioz, ISA-BTPko azken mailako ikasleek urtero proiektu solidario bat garatzen dute beharretan den herrialde batean 2005tik. Aurten, 60 bat ikaslek parte hartuko dute 6 asteko egonaldian, eta 230.000 euroko proiektua dute esku artean. Horretarako, enpresen babes ekonomikoa bilatzen dute, eta ikasleek ere interim bidez lan egiten dute klase orduetatik kanpo, diru guztia proiektura bideratzeko.

Mattin Durruty eta Unai Phagaburuk azaldu diguten bezala, hausnarketa sakona egin dute beren talde pedagogikoarekin, “salbatzaile zuriaren sindromea” saihesteko, hainbat ikastaro eginez eta proiektua tokiko komunitatearekin elkarlanean garatuz.

Proiektuari buruzko xehetasun guztiak aurki daitezke hemen, eta dirua eman daiteke hemen.

Interesgarri izanen zaizu