Benoit Ducassou

·

ISABTP eskolako zuzendaria

«Eraikuntza saileko 350 ikasleetarik %45 neskak dira eta hori aldaketa handia da»

Eraikuntza saileko 350 ikasleetarik %45 neskak dira eta hori aldaketa handia da
Benoit Ducassou Angeluko ISABTP ingeniari eskolako zuzendaria. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/08/26 08:00

30 urte ospatuko ditu ISABTP Angeluko ingeniari eskolak aurten.


Lehenik 63 ingeniari berriei diploma banatuko diete irailaren 4an. Hau ohikoa da. Baina azaroaren 13rako dute besta handia antolatu. Egun horretan enpresen foroa izateaz gain, herrialde desberdinen laguntzeko ikasleek antolatutako HUMAN’ISA proiektu humanitario guztien argazki-erakusketa ikusten ahalko da.


350 ikasle eraikuntza arloan eta 70 sail numerikoan 2026-27 ikasturterako


Irailaren 7an eginen dute sartzea ikasleek. 350 ikasle ariko dira eraikuntza arloan. Eta nesken kopurua goiti doala erran digu Benoit Ducassou Angeluko ISABTPko zuzendariak. Ikasleen %45 ordezkatuko dute beraz joera orekara buruz doala iduri luke.

Duela bi urte sortu zuten ISANUM sail numerikoan 70 ikaslek izena emana dute. Jakin formakuntza eta ikerketa mailetan, Baxoa + 5 urtearen heineko ingeniariak ateratzen direla Angeluko eskolatik. Frantzia mailan ikastetxe oso gutxik dute bost urteko ibilbide osoa eskaintzen.


Euskara klaseak eskainiko dituzte berriro eskuz esku ISABTP eta Plazarak


Iaz sei ikaslerekin abiaturik, euskara klaseak ematen ere segituko du aurten ISABTPek Plazarari esker. Hamar bat ikaslek hamabost bat oreneko formakuntza ukanen dute azarotik abenduraino.

Interesgarri izanen zaizu