Lehen euskal gobernu autonomoa, edo Jaurlaritza, duela 90 urte sortu zuen Jose Antonio Agirreren gobernuak, Euskadiko hiru probintzietan.
Espainiako Gerla Zibil garaian izan zen, 1936an, eta Frankoren armadari buru egiteko, euskal armada bat, euskal moneta eta euskal segurtasun sozial bat sortu zuen lehen euskal gobernuak, Espainiako gobernu errepublikanoak onarturik, Kataluniakoaren gisan.
Peio Etxeberri Aintxart historialari donibandarraren ustez, autonomia baino urrunago zioan Jose Antonio Agirreren gobernua. "Eskumen handiak zituen garaiko gobernu autonomoak. Agirrek kudeatzen ditu estatu independente batek dituen eskumenak, adibidez, moneta hasten da jaulkitzen". Historialariaren arabera gerlaren egoerak zuen arindu autonomiaren sorrera. "Gerlaren hasierak dena aldatzen du, eta testuinguru horretan dena posible egiten da. Espainiako Errepublikak, nolabait, onartu behar du, Euskadiren autonomia eskumen azkarrekin, Espainia Iparraldeko lurraldeen sustengua ukan nahiko balu, eta 1936ko urriaren 6an, autonomia estatutua onartzen da".
Gerlaren hasierak dena aldatzen du, eta testuinguru horretan dena posible egiten da. Espainiako Errepublikak, nolabait, onartu behar du, Euskadiren autonomia eskumen azkarrekin, Espainia Iparraldeko lurraldeen sustengua ukan nahiko balu, eta 1936ko urriaren 6an, autonomia estatutua onartzen da
Denbora gutxi iraun zuen Gobernu autonomoak, Frankoren soldaduek Bilbo hartu baitzuten 1937an. Erbestera joan behar izan zuen Agirre lehendakariaren gobernuak.