Alda lehen aldikotz aurkeztu zen duela 4 urte Alokairu Apaleko Bizitoki edo HLMetako alokatzaileen hauteskundeetan eta emaitza onak erdietsi zituen. Office 64 erakundeko administrazio kontseiluko alokatzaileen kolegioari dagokionez lau aulkietarik bi hartu zituzten Aldako ordezkariek eta Habitat Sud Atlantic HSA egituran bostetarik hiru. Aurten, Aldak zerrenda osoak aurkezten ditu bi egitura horietan eta beste bat Frantzia mailan, CDC Habitat-ko DAL zerrendan. Ipar Euskal Herriko alokatzaileak ahalik eta hobekien ordezkatzeko eta defendatzeko aurkezten da aurten Alda. Bizitegi sozial bakoitzak boz bat ukanen du eta bozkatzeko epea azaroaren 29ra arte da.
Daniel Harotzarene Aldako hautagaiarekin mintzatu gara.