Zaporeak izeneko alkarteak apaidüak eskentzen ditu Greziako lesboseko zentro batetan diren migranteer.
Itsasoa trebesaturik milaka dira agitzen güne hortan ahalik gabe. Alkarteak ahal bezala bere laguntza ekarten du hazkurriaren bidez. Euskal Herriko 50bat laguntzaile aldizkatzen dira hiru astetarik. Horien artean Titika Rekalt Xiberoko artista eta kazetaria.