Garbiñe Ubeda

·

Idazlea eta Berriako kazetaria

«Euskal zinema eta komigintza, sagarrak bezala, bi urtetarik biltzen diren uztak dira»

Euskal zinema eta komigintza, sagarrak bezala, bi urtetarik biltzen diren uztak dira
Garbiñe Ubeda idazlea eta Berriako kazetaria da. EUSKAL IRRATIAK
Ainize Madariaga
2026/01/08 07:00

2025 urteko kulturak zer ekarri du? Literaturak zer idatzi du?

Garbiñe Ubeda idazle eta Berriako kazetariak gaia ikertu du Berriako artikulu honetan eta ondorio batzuetara heldu da, Asier Urkiza eta Nagore Fernandez literatur kritikarien laguntzaz.

Jalgi den lehen ondorioa da kultura-eskaintza aise handiagoa dela eskaria baino. Nahiz eta, narratiba apaldu den, joan den urteaz geroztik. Gutitu bai, baina kalitatez handitu dela ere azpimarratu du Garbiñe Ubedak. Literatur genero arrakastatsuena saiakera da, hori da gehien plazaratu 2025ean; komikigintzak, berriz, apaltzea jasan du, baina, Garbiñe Ubedaren ustez, "Sagarrondoak bezala: bi urte guziez emankorrak dira".

Hala, 2026 urteak komikigintzarena izan beharko luke; euskarazko zinemarena ez bezala, zeren eta, hau ere, Ubedaren iritziz, bi-urtekaria da, eta, 2025ean "usaiaz kanpoko uzta" ekarri duenez, pentsatzekoa da, heldu den urtean ez dela hainbertzeko euskarazko filmik gozatzen ahalko.

Bertze puntu bat izan da aspaldiko idazle aritu eta adituak, luzaz isildurik egon eta gero, aurten argituaratu dutela obraren bat: Lurdez Oñederra edota Laura Mintegi, konparazione.

Azkenik, literatur-generoei so eginez gero, poesia idazleen "genero trantsizionala" omen da, lehenbiziko punparen egiteko geltokia balitz bezala, idazleak plazara jauzi egiteko ausardia biltzeko generoa balitz bezala.

Musikaz bi hitz ere egin dizkigu Garbiñe Ubedak, nahiko luke 2026 urtea izan dadin musika entzuteko manera "berreskuratzeko" urtea, hots, "espazio ttipien eta kontzertu ttipien xarma berrezkuratzekoa" , eta ez "pabilioi handietako makro-jaialdiak".

Interesgarri izanen zaizu