113 eragil sozial ditu Batuz Aldatu dinamikak, euskararen normalizatzeko, horien artean dira, EHLG, Euskal Konfederazioa, Euskal Moneta edota Zabalik.
Bi xede ditu Batuz Aldatu dinamikak: euskararen erabilera unibertsalizatzea eta erabiltzaileei erabilera bermatzea jendartean. Horregatik, nahi dute aldaketa soziala eragin, ez bakarrik euskalgintzari uzteko euskararen normalizatzea.
Abenduaren 27an, Bilbon, ekitaldi handia antolatu dute, milaka lagun bildu nahi dituzte, euskaltzaletasun berria akuilatzeko, euskaldunen arteko arnasgunea indartzeko.
2026 urte hastapen horretan, dinamika hori arlo ekonomiko eta politikorat ere zabaldu nahi dute, elkarrizketen bidez.