Errigorak larrazkeneko kanpaina abiatu berri du, hiru kartoi-mota badira hautan. Mozkin guziak Nafarroa Garaian ekoiztuak dira, euskaraz etiketatuak, auzolanean eginak eta den-denak ekologikoak ez badira ere, kalitate handikoak.
Eta, irabaziei esker, ekoizleak sustengatzeaz gain, euskara ere akuilatzen dute. Hala, Nafarroa erdialdeko edo Agerreko ikastolak, gau eskolak, eskola publiko euskaldunak eta euskalgintza babesteko tresna dute Errigora.
Aurten gainera, Lurramako gomitetako bat izanen da Errigora, beraz, hobeki ezagutu nahi duenak parada izanen du Miarritzen.