2014az geroztik antolatzen dute Uzta Hitzan festibala Uztaritzen, euskarazko egitarau oparoa eskainiz, "euskaraz sustatzeko", azaroaren 21etik abenduaren 3ra.
Horregatik, azaroaren 21eko Euskararen garaia da mobilizazio eguna txertatu dute egitaraua, "begibistakoa" ikusten baitute hori antolatzaileek.
Aurtengo egitarauaren hitzordu nagusietako izanen dute 10:00etan, larunbatean, Daniel Landart kulturgile eta euskaltzain ohorezkoaren omenaldia.
Igandean, azaroaren 22an, berriz, antzerki-proposamena egin dute, "jendeak ongi pasatzeko", Pantzo Hirigaraik idatzia eta David Ondarsek zuzendua: Hiruzpalau.
"Ez dugu sobera kontatu nahi, baina antzerki irrigarri eta ederra da", salatu du Lastirik.
Euskararen baliapena garatzeko eta ezagutarazteko bertso hitzordua finkatua dute azaroaren 24ean: Bertsoztaritze, Uztaritzeko lau eskolak gomitatuz.
Azaroaren 25ean Etxean liburua aurkeztuko dute, antzerki zerbait uztartuz, Dom Campistronek egina. "Balore feministak dituen eta euskara biziarazten duen liburua da, garrantzitsua zaigu balore horiek ere partekatzea".
Festibaleko lehen mintzaldia Juan Carlos Etxegoien Xamarek du emanen,azaroaren 25ean ere, Biziaroak liburutik partituz.
Biharamunean, Ana Jaunarenak bere tesia mintzagai izanen du: Ortzaizen nokaren desagerpenaz edo higatzeaz.
Azaroaren 27ko gaualdiak emazteak ditu protagonizatuko, Lurdes Iriondori buruzko dokumentala erakutsiko baitute, "Euskara nahi dugu sustatu baina baita ere pusatu eta azpimarratu emazteek zer leku eta zer eragin azkarra izan duten gure kulturan".
Azaroaren 28ak berritasuna izanen du: gazteenei begira -6 urtetik goiti- joko-goiza antolatua baitute, "Euskaraz gozatzeko denek elkarrekin, hizkuntza bizia baita euskara".
Euskararen nazioarteko egunean bukatuko da Uzta Hitzan, abenduaren 3an, egun osoko animazioak proposatuz Kiroloetan: eskola guziek dute gomita izan, "Parada izan dezaten euskaraz gozatzeko, kantatzeko, euskara baliatzeko... Ez da bakarrik euskaraz ari direnei irekia, baizik eta haur guzier, ez dakitenei ere, beharbada, euskara ikasteko gogoa pizteko".
Festibal "ahal bezain irekia" dute egin nahi euskara sustatzeko, "Ez dadin bakarrik izan eskolako edo etxeko hizkuntza, ez dadin zirkulu berezietan kokaturik egon, baizik eta karrikara atera dadin". Eta dena ahal bezain bat urririk.