Euskaltzaleon Martxa antolatu du larunbat honetan Iruñean, Euskalgintzaren Kontseiluak. Euskararen aldeko aldarriek beste pindar bat ukan dezaten manifestazio berezia izanen da ekainaren hamahirukoa.
Hiru zutabe edo martxa eginen dira; lehenak ofizialtasuna galdeginen du, bigarrenak, euskaren aldeko politikek jauzi bat izan dezatela, eta hirugarrenak, euskaltzaletasunaren aldarria azpimarratuko du. Hiru martxa horiek abiatzean, txupinazoa, eta pregoi edo hitzartze bat ukanen dute ere. Arratsaldeko 5etan abiatuko dira, leku ezberdinetatik eta seietan Gaztelu plazan juntatuko dira. Ofizialtasunaren txupinazoa Azterketak Euskaraz taldeko ikasle eta burasoek botako dute.
Arratsaldeko bostetan abiatuko dira hiru ibilbideak, eta seietan, Iruñeko Gaztelu plazan elkarretaratuko dira. Hitzartzeen ondoren soka-dantza bat eginen da.
Sebastien Castet Euskal Konfederazioko permanentea da eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkaria. Larunbateko hitzorduaren garrantzia azpimarratzen du: "Pizkundea hitzak badu erranahi berezia Euskal Herrian. Euskararen biziberritze prozesua erranahi du, eta garapen hau, panan dela ikusten dugu, eta pizkunde bat behar dugu, pindar bat".
Euskaraz behar bezala bizitzeko hiru osagai behar beharrezkoak direla dio Castetek, eta hiru osagai horiek direla larunbateko manifestazioaren hiru oinarriak. "Larunbateko martxak hiru zutabe izanen ditu: ofizialtasuna, euskararen aldeko politikak, eta, euskaltzaletasuna. Hiru osagai hau behar beharrezkoak dira euskararen biziberritzeko"
Azaroaren 21ean beste manifestazio bat antolatuko da, kasu honetan Baionan. Frantses konstituzioaren bigarren artikuluaren aldatzea proposatuko da eta marko juridiko egoki bat euskara ofiziala izan dadin Ipar Euskal Herrian ere.