Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak besta Elgoibarren ospatuko da urriaren 5ean. « Salto saltoka » leloarekin elkarlana eta euskararen erabilera areagotzea dira Elgoibar ikastolak jarritako helburuak. Adin guztiei begirako egitarau batekin hiru gune eta azpigune bat izango dira : gazteentzat erronka probak izanen dira herri osoan zehar, txikientzat egur jolasak, puzgarriak, tailerrak, eskulanak eta kontzertuak besteak beste. Iera Larrañaga 2025eko Kilometroak bestaren koordinatzailearekin mintzatu gara.