Idurre Eskisabel

·

Kontseiluko idazkari nagusia

«Euskaraz bizitzea gero eta nekezagoa da; zirt edo zart egiteko momentua da, argiune bat sortzekoa»

Euskaraz bizitzea gero eta nekezagoa da; zirt edo zart egiteko momentua da, argiune bat sortzekoa
Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia.
Ainize Madariaga
2025/12/23 08:02

Hondar aldietako datuek ez dute argirik garraiatzen euskararen geroarendako. Alderantziz, euskarak, eta, euskaldunek euskaldun gisa etorkizunik ote duten ikusteko epantxu dira berri horiek.
Konparazione, 2023an argitaratu zuten VII. inkesta soziolinguistikoak dio Ipar Euskal Herriko euskal hiztunen nonbrea apalduko dela.

Bide beretik, joan den uztailean UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) Siadecori egitea galdatu dion proiekzio demolinguistikoak aitzinikusi duena: 2036an Hego Euskal Herrian ez dela arnasgune beterik baratuko.
Ere, Euskararen Erakunde Publikoaren biziraupena bera dudan ezarri izanak ez ditu bazterrak lasaitzen, ez ere, demagun, Frantziak Euskal Kultur Erakundeari iaz baino 50.000 euro gutiago emanen dizkiola jakiteak.

Ortzimuga ilun horretan, hala ere, Euskalgintzaren Kontseiluak esperantza ekartzea hitzartu da, horretarako, Pizkundea deitu dion garaiari lotu nahi zaio, argiaren ekartzeko euskararen geroari. Horretarako, larrialdi linguistiko hori indarraldia bilakarazi nahi du, abenduaren 27an Bilbon elkartuz euskaltzale guziak, euskararen giharra erakusteko gisan, eta, sustut, sentitzeko gisa.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu