Philippe Etchepare

·

Heletako auzapeza

«Ez bazira zuhaur partitzen, beti ideia berak dira eta enetako herriarendako ez da on»

Ez bazira zuhaur partitzen, beti ideia berak dira eta enetako herriarendako ez da on
Philippe Etchepare Heletako auzapeza egona da 2008tik 2026 arte. IRULEGIKO IRRATIA
Antton Castoreo
2026/01/15 08:00

Elkargoaren sortzea, EHZ festibala, Agerraldia gela historikoaren berritzea... Gauza franko pasatzen ikusi ditu Philippe Etchepare Heletako auzapezak bere azken hiru kargualdietan. Aurten ez denez berriz aurkezten herriko bozendako, azken bi hamarkadez eta aldaketa desberdinez solastatu gara harekin.


Kargualdi bukaeran, azken proiektu baten estrena


Heletako zentroan, Agerraldi gela berrituaren ondoan eta epizeria berriaren gainean, adinekoendako bizitegi berri batzuk estreinatu ditu herriko etxeak. Office 64ek ditu obrak eraman. T2 heineko zortzi bizitegi dira, adinekoendako edo ahalmen urritasun egoeran direnendako egokituak dira. 320€ eta 400€ inguru alokatuko dituzte. Horrez gain, aldizka baliatzen ahal den gela handi amankomun bat ere pentsatua dute. Herriarendako, ideia zen Agerraldi eta epizeriaren ondoan adinekoen integratzea, beti zentroko ber dinamizatzea azkartzeko. Apartamendu guziak alokatuak dira, kasik 30 galde ukan baitituzte.

Interesgarri izanen zaizu