Jakes Bortairuk hiru hamarkada badaramatza, bederen, euskalgintzako elkarte eta plataforma ezberdinetan lanean.
Euskararen aldeko hizkuntz politikak urratsak egin dituela onartzen du Bortairuk, duela 30 urteko egoera ainitzez okerragoa zela oroitzen baita. Alta, euskararen egoera bidegurutze batean dela ere ikusten du, euskaraz mintzatzeko gaitasuna apaltzen ari delako, edo, botere publikoek (estatuak, departamentuak eta eskualdeak) blokatua dutelako Euskararen Erakunde Publikoaren aitzinkontua, eta horrek duen ondorioekin euskalgintzan. Horregatik tokiko instituzioen engaiamendua galdegiten du, bai herriko etxeena edo Euskal Hirigune Elkargoarena. "Tokiko instituzio boteretsuak behar ditugu galera horri buru egiteko, eta hizkuntz politikan medioak jar ditzaten, horregatik, garaian, Bateran sartu zen Euskal Konfederazioa, eta orain, estatus bereziko instituzio propio bat babesten dugu" dio Jakes Bortairuk.
Tokiko instituzio boteretsuak behar ditugu, eta hizkuntz politikan medioak jar ditzaten, horregatik, garaian, Bateran sartu zen Euskal Konfederazioa, eta orain, estatus bereziko instituzio propio bat babesten dugu
Euskara heldu bada gaur egunera arte, mintzalarien nahikeriagatik izan dela dio, estatu baten egitura juridiko eta ekonomikorik ez baitu euskarak. "Hizkuntza baten berreskurapena estatu baten medio eta babesik gabe ez dut uste inon eman denik", dio Bortairuk.