Peio Dufau

·

Diputatua

«Ez gara ados laborantzako lege proposamenarekin, atea irekitzen baitie debekatuak ziren pestizidei»

Ez gara ados laborantzako lege proposamenarekin, atea irekitzen baitie debekatuak ziren pestizidei
Peio Dufau eta Ipar Euskal Herriko diputatuek laborantzako lege proposamenaren kontra bozkatu dute EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/07/21 15:47

Laborantza, Subiranotasuna eta Babeserako Urgentziazko lege proposamena onartuko du astearte arrats honetan, behin betirako, Frantziako Senatuak. Astelehen arratsean, baiezkoa eman zioten Asanblea Nazionaleko diputatu gehienek, aldeko 296 bozekin eta kontrako 224rekin.


Duplonp senatariaren izena hartu zuen laborantzako lege proposamenak hastapenean. Bere proposamenak bidea irekitzen zion Frantzian debekatuak ziren pestizidei. Borroka juridiko luze baten ondotik, eta kontrako bi milioi sinaduren presioaren ondorioz, kontseilu konstituzionalak gibelera bota zituen artikulu zenbait. Lege proposamenak ondotik emendakin ainitz ukan ditu, tartean, Peio Dufau Lapurdiko diputatuak eginikoak, laborantzako lurren babesteko, besteak beste.


Parlamentari eta senadoreez osaturiko batzordea bildu zen ondotik, eta beste testu bat bozkara ekarri zuten; testu berriaren bozka astelehen arrats honetan pasa da, aldeko iritziarekin, eta gaur, asteartea, azken bozka eginen da Senatuan.

Peio Dufau diputatuak legearen kontra bozkatu du, nahiz eta artikulu batzuk, laborantzako lurren babeserako interesgarriak diren, Arbonako esperientziatik abiaturiko lan juridikoa egin baitu, laborantzako lurren defentsan.


Interesgarri izanen zaizu