Mikel Aramendi

·

Nazioarteko gaietan aditua

«Ez nuke esango Benjamin Netanyahu politikoki hilda dagoenik»

Ez nuke esango Benjamin Netanyahu politikoki hilda dagoenik
Mikel Aramendi nazioarteko gaietan aditua den kazetaria.
Jose Luis Aizpuru
2025/10/10 16:12

Israelgo armadak hasiera eman dio su-etenari ostiral eguerditik goiti. Soldadu, tanke eta gerlako materiala Trumpekin adosturiko lerro horira gibelatzen ari dira, alta, Gazaren ia erdia kontrolatzen jarraitzen dute israeldarrek. Mikel Aramendi nazioarteko gaietan aditua den kazetariaren arabera, su-eten honek bide egin dezake, eta 70 orenetan, Hamasek, gatibu dituen pertsonak, eta gorpuak, entregatuko ditu. Israelgo gobernuak bere aldetik preso dituen ia 2.000 lagun askatu behako lituzke.


Mikel Aramendiren arabera, Estatu Batuek egin presioaren ondorioz Benjamin Netanyahuk men egin du, bere xedea zenean Hamas mugimendua zirtzikatzea, alta, ez du uste bere bizitza politikoa amaitua dagoenik. "Auzibide ainitz dituenez, entseatuko da politikan jarraitzen, eta ez nuke esango politikoki hilda dagoenik", erran digu Mikel Aramendik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu